Erakunde publiko nahiz pribatuak gune zuzen eta justu bilakatu nahi ditu Olympia Berrik, erakunde horietan ari diren pertsonen garapen pertsonal eta profesionala ahalbidetzeko.
Herri administrazioei laguntzen diegu berdintasun printzipioa lehentasunezko eta zeharkako helburu gisa txertatu dezaten.
Erakunde bakoitzari egokitutako konponbideak ikertzen eta sortzen ditugu. Izan ere, bere bizipenak eta ezaugarriak dauzka erakunde eta pertsona bakoitzak.
Pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten dugu. Berdintasun printzipioa maila guztietan aplikatuko duen gizartea sustatzeko eta sortzeko bidean pertsonak aldaketa eragileak garelako uste osoarekin.
Fokua berdintasunean jartzen duten zerbitzuak.
Berdintasunerako planak
Zeuk hala eskatzen baduzu, prozesu osoan zehar lagunduko dizugu: diagnostikoa eta berdintasunerako planaren diseinua, neurrien ezarpena eta jarraipena, berdintasunerako planaren ebaluazioa.
Berdintasunerako neurriak diseinatzeko eta garatzeko aholkularitza.
Aholkuak ematen dizkiegu erakundeei bere eremu guztietan genero ikuspegia eta berdintasun printzipioa aintzat hartuko dituzten neurri zehatzak diseinatzeko.
Genero zeharkakotasuna. Mainstreaming. Aurrekontu publikoak genero ikuspegiarekin lantzea.
Olympia Berrin gizarte justua eta zuzena dugunez helburu, halako euskarria eskaintzen diegu erakunde publikoei euren politika, ekintza eta prozeduretan genero ikuspegia txertatzeko prozesuan.
Formakuntza berdintasun arloan, erakunde publiko zein pribatuei zuzendua
hots, beren erakundeetan eta/edo zerbitzuetan, produktuetan edo sustatzen dituzten politiketan, berdintasun arloan sentsibilizatzea eta aldaketak sortzea eta bultzatzea bila dutenei.
Olympia Berriren bezeroak
10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:






















Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean




Lagundu nahi dizugu Olympia Berrin. Hitz egingo dugu?
Jakin behar duzu harremanetarako formulario hau igorrita Raquel López Garcíaren (OLYMPIA BERRIA) jabetzako fitxategi automatizatu batean jasoko direla zure datuak, helburua zure kontsultei erantzutea baita; horretarako, zure baimena eman behar diguzu formularioa betetzean eta aurreko gelaxka markatuta. Eskaerari erantzun ondoren ezabatu egingo ditugu zure datuak. Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak eta beste eskubide batzuk erabil ditzakezu info@olympiaberri. eus. helbidera mezu bat bidalita. Informazio gehiago webguneko Pribatutasun Politikan.