Berdintasunerako ekimenak eta neurriak diseinatzeko eta garatzeko aholkularitza

Berdintasunerako bideak askotarikoak izan daitezke erakundeetan eta ez dituzte beti berdintasunerako planak abiapuntu .

Askotarikoak izan daitezke erakunde bat berdintasunerako neurriak txertatzera eraman ditzaketen arrazoiak:

  • Erakundean berdintasunezko harremanak eta aukerak sustatzeko.
  • Lan giro ona ahalbidetzeko.
  • Laneko bizitza eta norberarena eta familiarena bateragarri egitea ahalbidetzeko.
  • Zerbitzuak/produktuak genero ikuspegiarekin eskaintzeko.
  • Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK).
  • Erakundean talentuari eusteko.
  • Lan gune osasuntsuak eta indarkeriarik gabeak antolatzeko.
  • Eta gehiago…
neurriak-aholkularitza

Horiek gogoan harturik, erakundeek eskaintzen duten zerbitzuetan eta produktuetan eta barne kudeaketan genero ikuspegia eta berdintasun printzipioa pixkanaka txertatuko dituzten neurri zehatzak diseinatzeko laguntza eskaintzen dugu.

Besteak beste, hauexek izan daitezke berdintasunerako neurrien xede:

Genero ikuspegia zerbitzuetan eta produktuetan txertatzeko gidak.

Pertsonen kudeaketa berdintasun irizpideekin.

Kontziliazio planak.

Sexu jazarpen edo sexuaren ziozko egoeren aurrean jarduteko eta haiei aurrea hartzeko protokoloa.

Hizkuntza inklusiboa erabiltzeko eskuliburua.

Eta gehiago…

Gustuko dugu erakunde bakoitzarekin sortzea era honetako neurrien diseinua eta garapena sustatuko dituzten proposamen berritzaileak.

Olympia Berriren bezeroak

10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:

logo-universidad-deusto
logo-universidad-deusto

Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean

logo-bai-sarea

Elkarrekin diseinatuko ditugu zure erakundeko berdintasunerako neurriak.

Jakin behar duzu harremanetarako formulario hau igorrita Raquel López Garcíaren (OLYMPIA BERRIA) jabetzako fitxategi automatizatu batean jasoko direla zure datuak, helburua zure kontsultei erantzutea baita; horretarako, zure baimena eman behar diguzu formularioa betetzean eta aurreko gelaxka markatuta. Eskaerari erantzun ondoren ezabatu egingo ditugu zure datuak. Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak eta beste eskubide batzuk erabil ditzakezu info@olympiaberri. eus. helbidera mezu bat bidalita. Informazio gehiago webguneko Pribatutasun Politikan.

OLYMPIA BERRI

Email. info@olympiaberri.eus
T. 609864893
Zarautz (Gipuzkoa)