Olympia Berri

Aholkularitza lan batek estandarra izan behar ez duelako uste osoarekin sortu zen Olympia Berrri. Jakitun gara entitate bakoitzak bere errealitatea eta ibilbidea dituela. Horregatik, gertutasuna, zintzotasuna, enpatia eta sormena ardatz hartuta, bakoitzaren benetako beharrizanei egokitutako zerbitzuak eta produktuak eskaintzen saiatzen gara.

Errespetua, zaintza eta aitortza begiratuta, elkarrekiko garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzen duten prozesuak ikertzea, konponbideak sortzea eta lankide ditugun erakundeekin bizitzea ditugu gustuko.

Uste osoa dugu pertsonen balioan, berdintasun printzipioa erabat txertatuko den lan inguruneak eta gizartea sustatzeko eta sortzeko aldaketa eragileak baitira inolaz ere.

Historia apur bat…

Berdintasunerako aholkularitza proiektua da Olympia Berri, 2017an sortu zen Aholkularitzan 20 urtetik gorako esperientzia duen Raquel López García profesionalaren eskutik.

Bere ibilbide profesionalaren aurreneko hamar urteetan hainbat erakunde publiko  zein pribaturi lagundu zien aldaketak bideratzen antolakuntza kontuetan eta pertsonen kudeaketaren esparruan.

2009an, Euskal Herriko Unibertsitatean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragile masterra egin eta gero, erabaki zuen lan gune eta gizarte justuago eta zuzenago bat lortzeko urratsak egiko “eskatzen ziola barruak”. Une horretatik aurrera, motibazio eta jarduera nagusi izan du genero aholkularitza.

Grina horri bide emanez, bere aholkularitza enpresa sortzeko erabakia hartu zuen 2017an, Olympia Berri, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Masterreko irakasle taldean bildu zen aldi berean.

Urte hartan ere, aholkularitza gisa homologatu zuen Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek Olympia Berri enpresetan eta erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan laguntza teknikoa emateko (2018ko urtarrilaren 15eko EHAAn argitaratua).

raquel-lopez-consultoria-igualdad

Historian barrena eta zailtasun ugari tarteko emakume guztientzako eskubideak eta aukerak aldeztu zituzten emakume askok egindako borroka eta lana aitortu nahi ditugu Olympia Berrin, gaur egun ere horretan ari garenon borrokaren eta lanaren aitortza ahaztu gabe.

olympe-de-gouges
irudiaren iturria: wikipedia

Izenen zerrenda oso luzea bada ere, Olympe de Gouges feminista, idazle, antzerkigile eta filosofo politiko frantsesa ekarriko dugu gogora sinbolikoki eta izena ematen diolako geure enpresari. “Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena” idatzi zuen 1791n.

Eskerrik asko!

Olympia Berriren bezeroak

10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:

logo-universidad-deusto
logo-universidad-deusto

Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean

logo-bai-sarea