Olympia Berri

Aholkularitza lan batek estandarra izan behar ez duelako uste osoarekin sortu zen Olympia Berrri. Jakitun gara entitate bakoitzak bere errealitatea eta ibilbidea dituela. Horregatik, gertutasuna, zintzotasuna, enpatia eta sormena ardatz hartuta, bakoitzaren benetako beharrizanei egokitutako zerbitzuak eta produktuak eskaintzen saiatzen gara.

Errespetua, zaintza eta aitortza begiratuta, elkarrekiko garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzen duten prozesuak ikertzea, konponbideak sortzea eta lankide ditugun erakundeekin bizitzea ditugu gustuko.

Uste osoa dugu pertsonen balioan, berdintasun printzipioa erabat txertatuko den lan inguruneak eta gizartea sustatzeko eta sortzeko aldaketa eragileak baitira inolaz ere.

Historia apur bat…

Berdintasunerako aholkularitza proiektua da Olympia Berri, 2017an sortu zen Aholkularitzan 20 urtetik gorako esperientzia duen Raquel López García profesionalaren eskutik.

Bere ibilbide profesionalaren aurreneko hamar urteetan hainbat erakunde publiko  zein pribaturi lagundu zien aldaketak bideratzen antolakuntza kontuetan eta pertsonen kudeaketaren esparruan.

2009an, Euskal Herriko Unibertsitatean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragile masterra egin eta gero, erabaki zuen lan gune eta gizarte justuago eta zuzenago bat lortzeko urratsak egiko “eskatzen ziola barruak”. Une horretatik aurrera, motibazio eta jarduera nagusi izan du genero aholkularitza.

Grina horri bide emanez, bere aholkularitza enpresa sortzeko erabakia hartu zuen 2017an, Olympia Berri, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Masterreko irakasle taldean bildu zen aldi berean.

Urte hartan ere, aholkularitza gisa homologatu zuen Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek Olympia Berri enpresetan eta erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan laguntza teknikoa emateko (2018ko urtarrilaren 15eko EHAAn argitaratua).

raquel-lopez-consultoria-igualdad

Historian barrena eta zailtasun ugari tarteko emakume guztientzako eskubideak eta aukerak aldeztu zituzten emakume askok egindako borroka eta lana aitortu nahi ditugu Olympia Berrin, gaur egun ere horretan ari garenon borrokaren eta lanaren aitortza ahaztu gabe.

olympe-de-gouges
irudiaren iturria: wikipedia

Izenen zerrenda oso luzea bada ere, Olympe de Gouges feminista, idazle, antzerkigile eta filosofo politiko frantsesa ekarriko dugu gogora sinbolikoki eta izena ematen diolako geure enpresari. “Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena” idatzi zuen 1791n.

Eskerrik asko!

Olympia Berriren bezeroak

10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:

logo-universidad-deusto
Zalla Udala
Casa Eceiza
ayuntamiento donostia
Sprilur
Salto
Natra
Aranguren Udala
ayuntamiento logroño
Juntas generales de Bizkaia
Getxo<br />
Ayuntamiento de vitoria gasteiz
Soraluzeko udala
Ayuntamiento de Huarte
Bcomedigital
UGT Valencia y Ana Fernández
logo-universidad-deusto
Aranguren Udala
Casa Eceiza
Natra
Salto
Sprilur
Zalla Udala
ayuntamiento donostia
ayuntamiento logroño
Juntas generales de Bizkaia
Getxo
Ayuntamiento de vitoria gasteiz
Soraluzeko udala
Ayuntamiento de Huarte
Bcomedigital
UGT Valencia y Ana Fernández

Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean

logo-bai-sarea

Ohiko galderak eta erantzunak

Zer da enpresa bateko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko Diagnostikoa?

Berdintasun Plan bat egiteko aurretiazko eta ezinbesteko urratsa da emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa.

Diagnostikoaren fasean askotariko informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa biltzen da. 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluak finkatzen ditu nahitaez aztertu beharreko gaiak, baina gai gehiago izan daitezke.

Behin informazio guztia jasota, eta gaiari dagozkion adierazleen bitartez, emakumeentzako eta gizonentzako benetako berdintasun eragingarria lortzeko erakunde batean dauden desberdintasunak, aldeak, desabantailak, zailtasunak eta eragozpenak detektatzen dira.

Beraz, Berdintasun Planaren lehentasunak eta helburuak modu egokian finkatzeko oinarriak eskaintzen dizkigu diagnostikoak.

Eta Berdintasun Plana?

Egoeraren diagnosia egin ondoren hartutako neurri sorta antolatua da Berdintasunerako Plana, eta emakumeen eta gizonen arteko tratuan eta aukeretan berdintasuna iristea du xede, eta sexuaren ziozko diskriminazioa desagerraraztea.

901/2020 Errege Dekretuaren 8. artikuluak arautzen du Berdintasun Plan baten edukia, baita indarrean egoteko, jarraipena, ebaluazioa eta berrikuspena egiteko arauek ere. Era berean, araudi horren arabera, Berdintasun Plana nahitaez inskribatu behar da erregistro publiko batean (gaur egun REGCOMen).

Zer enpresak eduki behar dute, nahitaez, Berdintasun Plan bat?

Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Dekretuaren arabera, plantillan 50 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek eduki behar dute, nahitaez, Berdintasun Plan bat. Halere, badira beste arrazoi batzuk ere enpresak neurri horiek jartzera behartzeko.

  • Hitzarmen kolektibo aplikagarriak obligazio hori ezartzen duenean
  • Lan agintaritzak, zehapen prozedura batean, zehapen osagarrien ordez plan hori egitea eta aplikatzea erabakitzen duenean

Zer onura ekartzen dizkio enpresa bati berdintasun plan bat egiteak?

Legez egiteko obligaziorik ez badago ere, berdintasun plana:

  • Erakunde baten erantzukizun sozial korporatiboaren zati da.
  • Hobetu egiten ditu lan giroa eta emakumeen eta gizonen lan baldintzak.
  • Talentuari eusteko eta talentua erakartzeko faktorea da.
  • Enpresa berritzaileekin, jasangarriekin eta emaitza hobeekin identifikatzen da.
  • Enpresaren izen ona eta irudia hobetzen ditu.