Formakuntza berdintasun arloan

Esperientziak erakutsi digu formakuntza dela berdintasun arloan sentsibilizatzeko eta aldaketak sortzeko eta sustatzeko oinarria. Horrexegatik aldezten ditugu ongi trebatzeko beharra eta garrantzia.

formakuntza

Geure egiten dugun proiektuaren tipologiara edo gure bezeroen beharrizanetara egokitzen dugu formakuntza.

Esperientzian oinarritutako ikuspegi praktiko batez lantzen dugu formakuntza, gure ustez horixe delako biderik egokiena erakundeetan oinarri sendoa sortzeko.

Olympia Berrik ematen duen formakuntzak zeharka lantzen du parte hartzaileengan espiritu kritikoaren eta aztertzailearen garapena. Helburua da jasotako heziketan txertatutako usteak eta estereotipoak lantzea, bereziki berdintasun arloan oztopo mugagarriak diren horiek.

Hainbat formakuntza mota eskaintzen dugu Olympia Berrin:

Sentsibilizazioa emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean.

Berdintasunezko komunikazioa: hizkuntzaren eta irudien erabilera inklusiboa.

Berdintasunerako planetatik abiatuta erakundeetan aldaketak kudeatzea.

Genero ikuspegia duen enpresa kultura.

Kontziliazio erantzukidea.

Berdintasunerako planak: zergatik?, zertarako? eta nola?

Sexu jazarpena eta sexuaren ziozkoa: aurrea hartzeko eta jarduteko protokoloa.

Aurrekontu publikoak genero ikuspegiarekin lantzea.

Nola txertatu genero ikuspegia kontratu publikoetan, dirulaguntzetan eta hitzarmenetan.

Emakumeentzako eta gizonentzako berdintasuna: oinarrizko kontzeptuak eta irizpideak politika publikoetan genero ikuspegia txertatzeko.

Horiexek dira Olympia Berrin landu ditugun formakuntza gai batzuk, baina erraz moldatzen gara erakunde bakoitzaren beharrizanetara.

Olympia Berriren bezeroak

10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:

logo-universidad-deusto
logo-universidad-deusto

Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean

logo-bai-sarea

Jarri harremanetan gurekin eta zehaztuko dugu.

Jakin behar duzu harremanetarako formulario hau igorrita Raquel López Garcíaren (OLYMPIA BERRIA) jabetzako fitxategi automatizatu batean jasoko direla zure datuak, helburua zure kontsultei erantzutea baita; horretarako, zure baimena eman behar diguzu formularioa betetzean eta aurreko gelaxka markatuta. Eskaerari erantzun ondoren ezabatu egingo ditugu zure datuak. Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak eta beste eskubide batzuk erabil ditzakezu info@olympiaberri. eus. helbidera mezu bat bidalita. Informazio gehiago webguneko Pribatutasun Politikan.

OLYMPIA BERRI

Email. info@olympiaberri.eus
T. 609864893
Zarautz (Gipuzkoa)