Genero zeharkakotasuna. Mainstreaming. Aurrekontu publikoak genero ikuspegiarekin

Gizarte zuzenagoak eta justizia sozial handiagoarekin eraikitzen lagundu nahi dugu Olympia Berrin. Eta horretarako herri administrazioak ezinbesteko aliatuak direla uste dugu guk.
erakunde-publikoak

Arau esparruek behartzen dituzte beren politika eta ekintza guztietan genero ikuspegia aintzat hartzera, eta ondorioz: 

  • Sistematikoki aintzat hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen egoerak, baldintzak, nahiak eta beharrizanak.
  • Politika eta ekintza guztietan ezberdintasunak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko berariazko helburuak eta jarduerak bideratuko dituzte.
  • Aintzat hartuko dute plangintza, egikaritze eta ebaluazio fase eta maila guztietan.

Genero zeharkakotasuna. Mainstreaming.

Erakunde publikoei laguntzen diegu beren jarduera eta arau guztietan pixkanaka berdintasun printzipioa txertatzea ahalbidetzen duten aldaketa prozesuetan.  

Laguntzen diegu mainstreaming edo genero zeharkakotasunaren estrategiaren alde egiten duten apustuan, eta entitate bakoitzaren erritmo eta beharrizanetara moldatzen gara. Helburua da genero ikuspegia zeharka txertatzea erakunde horien politika, arau, prozedura eta ekintza guztietan.

Lan prozesua ez ezik erakundearen kultura bera ere aldatuko dituzten egiteko era berriak ereitea da kontua.

Haziak ereiten eta ureztatzen lagundu diezazukegu zeure erakundean aldaketak loratu daitezen.

Aurrekontu publikoa genero ikuspegiarekin

Hainbat dira aurrekontu publikoetan genero ikuspegia txertatzeko apustua egiten duten eta horretara behartzen duten araudiak emakumeen eta gizonen beharrizanak aintzat hartu ditzaten eta sexuaren ziozko ezberdintasunak desagerrarazten eta berdintasuna sustatzen lagundu dezaten.

Hala bada, aurrekontu publikoa bihurtzen da zeharkako tresna behinena politika publikoak planifikatzeko eta kudeatzeko, eta hartan adierazten dira erakunde publiko batek egiazki sustatzen dituen balioak eta politikak.

Aurrekontu publikoan genero ikuspegia pixkanaka txertatzea ahalbidetzen duten prozesuak diseinatzen eta horretan laguntzen dugu Olympia Berrin, diseinatzeko fasetik hasi eta hura garatu eta ebaluatu arte, aurrekontu publiko baten genero inpaktua urtero ebaluatzeko azken xedearekin.

Batez ere prozesuaren beraren balioari jartzen diogu azpimarra: ibiliz egiten da bidea.

¿Nahi al duzu prozesuan laguntzea?

Olympia Berriren bezeroak

10 urtetik gorako esperientzia dugu erakunde publikoekin zein pribatuekin, horratx gure bermea. Hona hemen Olympia Berrirengan uste osoa duten erakundeetako batzuk:

logo-universidad-deusto
Zalla Udala
Casa Eceiza
ayuntamiento donostia
Sprilur
Salto
Natra
Aranguren Udala
ayuntamiento logroño
Juntas generales de Bizkaia
Getxo<br />
Ayuntamiento de vitoria gasteiz
Soraluzeko udala
Ayuntamiento de Huarte
Bcomedigital
UGT Valencia y Ana Fernández
logo-universidad-deusto
Aranguren Udala
Casa Eceiza
Natra
Salto
Sprilur
Zalla Udala
ayuntamiento donostia
ayuntamiento logroño
Juntas generales de Bizkaia
Getxo
Ayuntamiento de vitoria gasteiz
Soraluzeko udala
Ayuntamiento de Huarte
Bcomedigital
UGT Valencia y Ana Fernández

Eraberria Gunea, S.L. -ekin elkarlanean

logo-bai-sarea

Nahi al duzu bidean laguntzea?

Jakin behar duzu harremanetarako formulario hau igorrita Raquel López Garcíaren (OLYMPIA BERRIA) jabetzako fitxategi automatizatu batean jasoko direla zure datuak, helburua zure kontsultei erantzutea baita; horretarako, zure baimena eman behar diguzu formularioa betetzean eta aurreko gelaxka markatuta. Eskaerari erantzun ondoren ezabatu egingo ditugu zure datuak. Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak eta beste eskubide batzuk erabil ditzakezu info@olympiaberri. eus. helbidera mezu bat bidalita. Informazio gehiago webguneko Pribatutasun Politikan.

OLYMPIA BERRI

Email. info@olympiaberri.eus
T. 609864893
Zarautz (Gipuzkoa)