Pribatutasun politika

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna? 

IZENA: RAQUEL LÓPEZ GARCÍA (OLYMPIA BERRI)

IFZ: 35767801-H

HELBIDEA: MIREN ETXABE PLAZA 3 – 1ºA (20.800 ZARAUTZ)

HELBIDE ELEKTRONIKOA: INFO@OLYMPIABERRI. EUS

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure enpresak honako hauetarako erabiltzen du interesdunek ematen diguten informazioa:

  1. Gure produktu edo zerbitzuetako bat erostean aurrekontratua edo kontratua egiteko.
  2. Zure galderei erantzuteko, posta elektronikoz edo web bidez gurekin harremanetan jarri bazara.
  3. Berariazko baimena eman badiguzu, zure interesekoa izan daitekeen gure enpresaren informazio komertziala bidaltzeko.
  4. Gure webgunean argitaratzen diren iruzkinak kudeatzeko.
  5. Berariazko baimena eman badiguzu, zure irudia sustapen helburuetarako erabil dezakegu gure webgunean eta sare sozialetan.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

  1. Kontratu bidezko edo kontratu aurreko harremana baldin badugu, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen epeetan gordeko ditugu, erreklamazioak egin ahal izateko edo legez ezarritako betebeharra betetzeko. Ezabatzeko eskatzen badiguzu, arrazoi horrengatik blokeatuta gorde ditzakegu.
  2. Harremanetarako inprimakiaren bidez jarri bazara gurekin harremanetan edo zuzenean posta elektronikora idatzi baduzu eta kontratuzko edo kontratu aurreko harremanik ez badugu, eskaerari erantzuteko behar den denboran soilik gordeko ditugu zure datuak.
  3. Gure blog edo newsletter-era harpidetu bazara, gorde egingo ditugu ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean.
  4. Gure webgunean iruzkinen bat egin baduzu, gorde egingo ditugu ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean.
  5. Zure irudia sustapen helburuetarako erabiltzea berariaz onartzen baduzu, gorde egingo ditugu ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Hauxe da zure datuak tratatzeko lege oinarria:

  1. Kontratu bat badugu eta hari dagokion guztirako, kontratua gauzatzea.
  2. Gure enpresaren berrikuntzei buruzko informazioa bidaltzeko, zure berariazko baimena.
  3. Zuzenean edo web formularioaren bidez bidaltzen dizkiguzun mezu elektronikoei erantzuteko, ezartzen dugun kontratuzko edo kontratu aurreko harremanean oinarritutako zure adostasuna hartuko dugu oinarri.
  4. Zure datuen tratamendua, iruzkinak webgunean txertatzeko, pribatutasun laukia onartzean eta iruzkina bidaltzean ematen diguzun onespenean oinarritzen da.
  5. Zure irudia sustapen helburuetarako erabiltzeko, aurrez zure berariazko baimena eskatuko dugu beti.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Ez ditugu zure datuak lagako, legezko betebeharra izan ezean. Hala ere, jakin behar duzu tratamendu jakin batzuez arduratzen diren enpresekin lan egiten dugula eta, halako gisa, zenbait datuetarako sarbidea dutela. Adibidez, kontratu bat sinatu badugu, zure datuetako batzuk gure zerga eta kontabilitate arloko aholkularitzari jakinaraz dakizkioke.

Web ostatuaz eta email hostingaz arduratzen den enpresa batekin ere egiten dugu lan. Horretarako, Espainiako enpresa bat aukeratu dugu, zure datuak Estatuko eta Europako araudiek babesten dituztela ziurtatzeko.

Cookieen politikan jakinarazi dugun bezala, Googlerekin lan egiten dugu web analitikarako (Google Analytics). Enpresa estatubatuar horrek Europar Batasunak ezarritako pribatutasun estandarrak betetzen ditu, eta Privacy Shield akordioaren barruan dago.

Era berean, jakinarazten dizugu merkataritza informazioa (newsletter) Mailchimp-en bidez bidaltzen dela. Mailchimp Estatu Batuetako “The Rocket Science LLD” enpresarena da, Privacy Shield hitzarmenari atxikita dago eta, beraz, Europako araudiak eskatzen dituen datuen pribatutasun eskakizunak betetzen ditu. Harpidetza posta elektronikoz egiaztatzeko prozesuan, enpresa horren pribatutasun politikari buruzko informazio zehatzagoa eskura dezakezu.

Zure irudia erabiltzeko baimena eman badiguzu, jakin behar duzu zure datuak (irudi datuak, kasu honetan) lan egiten dugun sare sozialei jakinaraziko zaizkiela. Europako araudiarekin bat datozen segurtasun protokoloak dituzte haiek guztiek.

Konfidentzialtasun kontratua dugu tratamenduaz arduratzen diren kolaboratzaileekin, eta datuen segurtasuna bermatzeko eta arlo horretan indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa hartzen dute haiek.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok du berari buruzko datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egin edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Egoera jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diote. Kasu horretan, zure datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean, edo erreklamazio posibleak baliatzeagatik edo defendatzeagatik salbu.

Zure datuak eramateko eskubidea erabil dezakezu, eta tratatutako datuak beste arduradun bati helaraz diezazkiokegu bitarteko automatizatuen bidez, hala eskatzen baduzu.

Baimena helburu jakin baterako eman baduzu, edozein unetan ezezta dezakezu baimen hori, baina ez du eraginik izango hura kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Eskubide horiek baliatu nahi badituzu, bidali mezu bat info@olympiaberri. eus  helbidera, eskatzen duzun eskubidea zein den adieraziz, eta hori gauzatzeko formularioa bidaliko dizugu.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, batez ere zure eskubideak erabiltzean gogobeterik gelditu ez bazara. Horretarako, egoitza elektronikoan sartu beharko duzu (www.agpd.es), eta bertan adierazten diren jarraibideak bete.